Atsegin handi jotzen dugu zuregana, Euskal Herriko herri txiki batean daukagun enpresa berezi honen berri emateko. Esan ditugu moduan, herri txiki batean kokatua gaude, hiri handietako distrazioetatik urrun. Arrazoi horrengatik, gure profesionalek erabat kontzentratua egiten dute lana. Sofistikazio eta beste inork ez dituen gauzen zalearengana jo nahi dugu. biomod enpresak barzki eta frutak modelatzen ditu zuretzat, mota guztietako forma eta itxurak emanez. Horiek denak gure katalogoan kontsulta ditzakezu. Era berean, eta zuk nahí baduzu amesten duzun forma hura ere egiteko aukera dugu. Zergatik jan tomate borobil eta leun bat, piramidala edo Salman Rushdie-ren aurpegiarekin nahi badut? Zergatik bota betiko tomateak gorroto diozun tenore horri? Bota, baina granada itxura dutenak! Jakin ezazu, bestalde, lehengai onenak dauzkagula.   Zure bizitza konplexua zertxobait alaitzeko asmoarekin, har ezazu gure agurrik beroena.                                   

John Durrell , merkataritza burua.

Comienza una nueva etapa en biomod, nuevos productos, mejores precios...
     

Zuk -artista, kultur eragile, udal zinegotzi edo kontsumitzaile- forma edo itxura bat eskatzen diozunean biomod , gure departamentuak zure nahiaren morfologia azertu egingo du, ideia eta tknika elkarri lotuz. Material azterketa zorrotzek emaitza egokienak dakartzale. Gurelana frutuei zukurik haundiena ateratzea da: tolestea, uzkurtzea, uzatea, etab.

         
Patxi Ibarra, Azterketa Morfologikoen departamentu burua.
 

biomod<<

 

biomod

Salmentak<< Korreo 58 20400 Tolosa Gipuzkoa
  TOMATE ZUK MODELATUA - ARRAUTZ AUNDI